[1324]
Canton de Baigorry
Commune d'Ossès
Haur prodigoa
1. Gizon batec ez zituen bi seme baizic. Gaztenac erran zuen aitari: «Ordu da izan nadin ene buruaren nausi eta ukhan dezadan diria. Bazter ikhusi behaut eta hortaco behaut ahala. Zati zazu zure ontarsuna eta eman daazu heldu zatana. Ba, ene semea, dio aitac; nahi dukan bezela. Gaichto bat hiz eta izanen hiz gaztigatua». Gero idekitzen duelaric ontzi bat, zatitu zuen bere ontarsuna eta egin zuen bi zati berdinac.
2. Handic laster, seme gaichtoa gaiten da herritic eiten zuelaric frango espantu eta nehori adioric erran gabe. Iragan zuen anhitz larre, oihanac, urhaitzac eta gin zen hiri handi batetara non chahatu baizuen bere diru guzia. Zembait hilabeten buruan saldu behar ukan zituen bere phildac atso bati eta muthil yarri. Igorri zuten landetarat asto eta idi zain.
3. Ordian anhitz urrikari zen. Ez zuen gehiago oferic lo eiteco gabaz ez eta ere suric berotzeco hotz zelaric. Zembait aldiz hain gose zuen yanen baitzuen urdec yaten duten aza hosto eta fruta usteldu hetaric bainan nehorc deus ez zacoten emaiten.
4. Ats batez, tripa hutsa, utzi zuen bere burua erortzera alkhi baten gainera so zagolaric chorier arinki airian zoazalaric. Gero ikhusi zuen agertzen zeruan ilhargia eta izarrac eta nigarrez erraiten du bere buruan: «Han, ene aitaren etchia, bethia da muthilez zoinec baitute ogi eta arno arroltziac eta gasna nahi duten bezembat. Dembora berian ni hemen hiltzen niz gosez.
5. Beraz yeikiko niz ganen niz aitaren atzemaitea eta erranen dakot: Egin nuen bekhatu bat utzi nahi ukhan zintudanian. Ukhan nien ogen handia eta gaztigatu behar nuzu badakit ontsa. Ez nezazula deit zure semea gehiago, trata nezazu zure azken muthila bezela. Ogendun ninzan, bainan zutaric urhun ahitua nindagon».
6. Aita bere baratzian zagon, hurstatzen akabatzen bere lilien. Miatzen zituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikhusi zuenean bidian heldu bere semea izerdiz eta erhautsez dena bethea zango herrestan doidoa sinhetsi ahal ukhan zuen. Galdegin zuen bere buruari behar zuenez gaztigatu ala barkhatu. Azkenean, nigarra begian hedatzen dazko besoac eta haren lephora yautziten zuelaric emaiten daco pot gozo bat.
7. Gero yar arazten du bere semea; oihu egiten du etchecoer eta ausoer: «Nahi dut maithatu lehen bezela, haur gaichoa, erraten dee, bildu ziren bezein laster. Aski gaztigatua izan da; nehor orai ez dezacotela erran gaizkiric. Zatozte ikhustera; ekharracozie maaplus pollit bat, ezarrakozie erhaztun bat ehiyan eta zapeta berri batzu zangoetan. Hartzen ahalco duzie ere oilarrac, ahatiac, eta aratche bat hiltzeco on dena: Edanen dugu yaan elgarrekin eta einen besta handi bat».
8. Sehiec sinhetsi zuten bere nausia eta ezarri zuten tafaila eder bat mahayaren gainean. Betbetan, seme geyena, ihizitic heldu zen bere zakurrekin:«Zer da beraz harraots hori? dio arneatzen zuelaric. Uste dut kantatzen duzien hemen. Ez da goizegi ethor nadin. Ehotu zirea, aita?».
9. Ez, semea, ez niz hala errepostu eman zuen aita zaharrac. Hola egiten badut, bozcarioz betheric bainiz. Kantatzen dugu eta uros gira ezen badugu zergatic. Nahi ukhan dezakan ala ez beharco duc kantatu hic ere eta bozcariatu gurekin ezen hire anea hila zena phiztu duc. Sorthu baliz bezela duc: Atzo galdia zukan egun horra atzemana.
Etcheto, instituteur
Note
au se prononce «aou», u «ou», ai «aï», ge «gue» gi «gui» z «ce».
|