www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1349]

Canton de Tardets

Commune d'Etchebar

Haour houndusa

 

        1. Gizoun batek etzizun bi seme baizik. Gastenak erran ziozun bere aitari: «Ordu dizu izan nadin ene buriaren buruzagi, eta ukhen dezadan diharu. Behar dit jouan ahal izan eta ikhousi ahal ukhen kartiel. Phouchkaka ezazu zoure hountarzuna, éta eman izadazut ukhen behar dudana. — Bai, ene semia, erran zizun aitac; nahi dukeian gisa. Gachto bat hiz, eta gastigatuik izanen hiz». Gero, sabaltuic tieta bat, phouchkakatu zizun bere hountarzuna, eta hartzaz egin bi phouchka bardin.

        2. Gute egunen burian, seme gachtoua jouan zuzun heritic, egiten zialaric jaounaren, eta adio erran gabe ihouri. Igan zizun lur huts hanitch, oihan, uhaitz, eta jin hiri handi batetara, noun igorri beitzian bere sosa oro. Hilabete zounbaiten burian, behar ukhen zitizun saldu bere arropak emazte zahar bati, eta mithil sarthu: igorri zizien alhorretarat, han begiatzera astouen eta idien.

        3. Ordian, hanitch maleous izan zuzun. Etzizun haboro ukhen oheik lotzeco gaiaz, ez eta suic berotzeco hotz egitan zianian. Zounbait aldiz hagn gose handia zizun, noun jan beitzutukian aza eta frutu gastatu ourdek jaten zutien hourak; bena ihourk etziozun deus emaiten.

        4. Gai batez, sabela hutsik, bere buria utzi zizun hoki batetan gagna eortera, so zelarik tchori arhinki hegaltakatzen zirener. Gero, ikhousi zitizun agertzen zelian argizagia eta izarrak, eta bere beithan igaran zizun, nigarrez zagouelarik: Hantche ene aitaren etchia betherik duzu michkandiz, zougnek beitie ogi eta ardou, arraoutze eta gazna, nahi dien bezagn beste. Ber denboran, ni, gosez hilzera nouazu heben.

        5. «Arren, jaikiko nuzu, jouanen nuzu ene aitaren edireitera, eta erranen diot: Bekhatu bat egin nizun nahi uken zuntudanian utzi. Ogen handi ukhen nizun, eta behar naizu gaztigatu badakit ountza. Enezazula dei haboro zoure semia, trata nezazu zoure azken mithila bezala. Ogendant izan nunduzun, bena esmeiatzen nunduzun zutaric hurun».

        6. Aita bere baratzian zuzun bere lilien hourta urhentzen ari: kousidatzen zitizun sagartziac eta aihenak. Ikousi zianian bere semia biden gagnian jiten, izerdiz eta erhaoutsez betherik, zankhoua therresta, bortcha sinhetsi zizun. Bere buriari galthatu zizun behar zianez gaztigatu, ala behar zeion pharkatu... Azkenian, nigarrak begian, hedatu ziotzun besouak, eta bere buria egotchirik haren lephoula, eman ziozun pot handi bat.

        7. Gero, jar erazi zizun bere semia; deithu zitizun bere etchekouak eta aizouak. Bildu ziren bezagn sari, erran ziezun: «Nahi dit maithatu lehen bezala, haour gachoua. Aski gaztigatuik izan duzu; ihourk ere, orai, eztezala mehatcha. Ziaouste haren ikoustera; ekhar ezozie bertan camizola berri bat, ezar ezozie erhaztun bat erhian eta oski berri elibat hougnetan. Hartzen ahal dukezie ere oillar, ahate eta ekharten chahal erhaiteco hounden bat. Edanen dizugu, janen algarreki, eta eginen besta handi bat».

        8. Miechkandiec sinhetsi zizien bere buruzagiari eta ezari mahagn oihal eder bat mahagnen gagnen. Ber denboran, seme gehiena arra jiten zuzun ihizetik bere tchakurreki: «Zer da arren herots haou? oihu egin zizun bourhaoueki. Ouste dit khantuz ari zidela heben; eztuzu goiz egi arra jin nadin. Erho ziadia, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, enuk erho, arrapostatu zizun zaharrak. Hoi egiten badut, bozkarioz betherik nizalacoz duk. Khantatzen diagu, eta irous gutuk, zeren badiagu zertzaz. Nahi ala ez, behar dukek, hic ere khantatu goureki eta bozkariotan sarthu, zeren hire anaie hil zena arraphiztu duk. Sorthu beiliz bezala duk. Atzo galdurik zian, egun haou diala arra edirenik».

 

L'Instituteur d'Etchebar,

F. Lolou

(18 X bre 1894)

 

Notes explicatives

        Les voyelles se prononcent toujours comme en français, sauf e qui a constamment le son de l'è français.

        Lorsque deux voyelles se trouvent réunies, chacune d'elles conserve le son qu'elle a isolément sauf pour la voyelle composée ou qui se prononce comme en français.

        Ainsi les voyelles réunies ai se prononcent a-i;

        ————————————— ei ——————- e-i;

        ————————————— oi ——————- o-i;

        ————————————— ui ——————- u-i;

        C ne s'emploie que devant h pour former le ch français.

        G a toujours le son dur, même devant e et i.

        J se prononce comme en français.

        K s'emploie pour représenter le son dur de c ou de q. Cette lettre, suivie de h, forme un son complexe dans lequel le son dur c est suivi d'une aspiration. Il en est de même de p suivi de h.

        Le s, en basque, a deux sons distincts: le son sifflant, qui est représenté par s, et le son doux, correspondant au ç français, rendu par z.

F. L.

 

aurrekoa hurrengoa