www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1351]

Canton de Tardets

Commune de Lacarry

Haur prodigoua

 

        1. Guiçoun batec etciçun bi seme baicic. Gastenac eraiten dioçu bere aitari: «Ordu diçu içan nadin ene burïas naussi eta ukhen deçadan diharu. Jouan ahal nadin eta cartiel ikhous ahal deçadan. Phartiçaçu çoure hountarçuna, eta eman içadaçut jiten çaitadana. Bai, ene semia, eraiten dioçu aitac; nahi dukian beçala. Gaisto bat his eta gastigaturic hiçate». Guero sabaltcen dialaric tiader bat, phartitu ciçun bere hountarçuna eta eguin ciçun bi pharte bardin.

        2. Aphurbat egunen burian, seme gaistoua jouan çuçun heritic jaun handiaren eguiten cialaric, eta ihouri ere mintçatu gabe. Igan ciçun hanitch mendi, oïhan, uhaits eta jin çuçun heri handi bateta, noun igori beitcian bere diharia oro. Çoumbait hilabeten burian, behar içan citiçun saldu bere aropac oro emaste chahar bati eta acordatu çuçun mithil içateco: igori cicien alhoretat astouen eta idien beguiratcera.

        3. Ordian, içan çuçun hanitch dolugari. Etciçun haboro oheric gaias lotceco, es eta ere suric beotceco hots eguiten cianian. Hain çuçun gosse çoumbait aldis jan beitçutukian ourdec jaten çutien assa osto frutac hiotu houac, bena ihourkec etcieçun deus ere emaiten.

        4. Gai bates, sabela hutxic, utci ciçun erortera bere buria cacheta batetara, so eguiten cialaric leihotic ahinski hegaltatcen cien tchorier. Guero ikhoussi citiçun aguertcen celian arguiçaguia eta içarrac, eta eran ciçun nigares ari celaric: Hantche, ene aitaren etchia mithiles betheric çougnec beitie ogui eta ardou, arrautze eta gasna, nahi dien beçain beste. Ber demboran, ni, heben gossiac ehaiten.

        5. «Aren, jeikico nuçu, jouanen nuçu ene aitaren ediraitera eta eranen diot: Eguin niçun bekhatu bat, çoure ganic jouan nahi içan nintçanian. Oguen handia ukhen niçun, eta gastigatu behar naiçu, badakit ountxa. Eneçaçula haboro deit çoure semia, trata neçaçu çoure asken mithil arountena beçala. Içan nuçu oguendant, bena esmeiatcen nunduçun çutaric hurun».

        6. Aita bere baratcian çuçun, bere lilien hourta urhentcen: so eguiten cieçun sagartcer eta mahatxer. Nouis eta ikhoussi beitcian jiten biden gagnen bere semia oro santxituic icerdis eta erhautxes, theresta sankhoua, doydoya eçagutu ahal içan ciçun. Bere beithan igan ciçun behar cines gastigatu ala behar cacon pharcatu... Bena, nigarrac beguietan, hedatu ciotçun bessouac, eta jausten celaric haren lephouala eman cioçun pot handi bat.

        7. Guero jar eraci ciçun bere semia; deithu citiçun bere etchecouac eta aiçouac. «Nahi dit maithatu lehen beçala, gacho haurra, eran cieçun juntatu ciren beçain sari. Içan duçu aski gastigaturic: ihourkec ere orai estiçoala eguin mespetchuric batere. Jin site ikhoustea; ekhar eçocie bertan aropa ejer bat, eçar eçocie erhastun bat ehian eta oski berriac hougnetan. Atçamaiten ahal tuketcie ere oillarac, ahatiac eta ekhar aitche bat ehaiteco houn: edanen diçugu, janen diçugu algareki eta eguinen diçugu besta handi bat».

        8. Mithilec sinhetxi cicien beren naussia eta eçari cicien mahain oihal eder bat mahagnen gagnen. Ber mementouan, seme guehiena jiten çuçun ihistecatic bere tchacurreki. «Cer herrots da hau? oihu eguiten diçu juratcen dialaric. Ouste dit khantatcen ari ciden heben; estuçu gois egui jin nadin. Ertço cira, ene aita?».

        9. «Es, ene semia, enuc batere ertço, arapostu emaiten diçu çaharrac. Eguiten badut hori, ceren eta bostarios betheric benis. Khantatcen diagu eta irous gutuc, ceren beitugu franco certças. Nahi baduc, eta es, behartuco çaic khanta hiri ere eta bostariotan jar adin goureki, ceren hire anaia çougn hil beitcen araphistu beita. Orai sortcen balis beçala duc, atço galduric cia, egun hora ara edianic».

 

L'Instituteur,

Duleau

Lacarry, le 6 janvier 1894

 

Légende

        Dans le basque l'e n'est jamais muet; c'est une moyenne entre l'é fermé et l'è ouvert du français. Ai se prononce aï. Au se prononce aü. Le h est toujours aspiré.

        La lettre s est difficile à prononcer pour quiconque n'a pas appris le basque. Il a un son sifflant différent de l's des autres langues. Pour prononcer l's basque il faut le siffler en recourbant la langue vers le haut du palais. X en basque ne se prononce pas ks mais bien ts en accentuant bien le son particulier de l's basque. Tc se prononce aussi ts.

 

aurrekoa hurrengoa