|
[1272]
Commune d'Amorots,
le 27 janvier 1895
Haur prodigoa
1. Guizon batec ez zitien bi seme baicic: gaztenac erran zacon bere aitari: «Ordu duzu izan nadin ene buriaren naussi, eta ukhen dezadan dihururic aski juaiten ahal izaiteco bazter ikhustera. Partaya zazu zure ontasuna, eta eman zadazu eni heldu zaitana. Bai, ene semia, erraiten du aitac; nahi ducan beçala. Haur gaichtobat hiz, eta izanen hiz punitia». Guero zabalduz tiruar bat, partayatu zien bere ontasuna, eta eguin hartaric bi pharte berdinac.
2. Zembait egunen burian, seme gaichtua juan zen herriz-herri, fierraren eguinez, eta adioric erran gabe nehori. Anhiz larre, oihan eta ur handi igaranic heldu zen hiri handi batera, non chahutu beitzien bere dihuru guzia. Zembait hilabeteren burian, behartu zitzazcon saldu bere arropac emazte chahar bati, eta bera muthil jarri. Igorri zuten landerat astuen eta idien zaintcera.
3. Ordian guerthatu zen biziki malerous. Ez zien ukhan guehiago oheric arratsetan lo eguiteco, ez suric hotz eguiten zienian berotceco. Hain beste gosse sofritcen zien non gogotic janen beitzusken aza hosto eta fruitu usteldu urdec jaten zuzten hetaric, bena nehorc ez zacon deus emaiten.
4. Ilhundiri batez, sabela hutsic, jarriaz escabela baten gainean, so éguinez leihotic ahinic hegaldaca zabilzan chorier. Guero ikhussi zitien aguertzen cerian arguizaguitia eta izarrac, eta erran zien bere baithan nigarrez zagolaric: Han, ene aitaren etchia bethia da sehiz zeinec baitute ogui eta arno, arrotze eta gasna, nahi duten bezain bat. Dembora berian ni gossez hila nago heben.
5. Eh bien, chutituco niz, juanen niz ene aitaren edireitera, eta erranen dacot: Bekhatu eguin nien zu kitatu nahi ukhan zintudanian. Hoben handia nien eta behar nauzu gaztigatu, bazakit onxa. Ez nezazula deith guehiago zure semia; trata nezazu zure zerbitzarietaric aphalena bezala. Hobendun nintzun, zutaric urrun tristeki bici nintzun.
6. Aita zagon bere baratcian, bere lilien urthatzen finitzen ari zela; soz sagon bere sagatzer eta bere mahatser. ikhussi zienian heldu bidiaren gainean bere semia izerdiz eta erhautsez estalia, zangoac herrestan ez zioken casi sinhex. Erraiten zien bere baithan behar othe zien punitu, ala behar zacon barkhatu. Askenian nigarra beguietan, zabaldu zazcon bessoac, eta lephotic lothuric eman zacon pot handi bat.
7. Guero jar arazi zien bere semia, bil arazi bere jendiac eta oizuac: «Nahi dut hori maithatu lehen bezala, gaicho haurra, erran zakoten, elgarretara ziren bezain laster. Aski punitia da. Nehorc orai ez dezacola erreprochu bat ere eguin. Zaiste hunen ikhustera. Ekhar zacocie fite beztimenda poillit bat; ezar zacozie behaztun bat erhian, eta zapata berri batzu oinetan. Hartzen ahal tuzie ere oilarrac, ahatiac eta ekhartcen aratche hon bat hilceco, edanen dugu, janen dugu elgarrekin eta eguinen phesta handi bat».
8. Muthila obeditu zuten bere naussiari, eta ezari dahaila eder bat mahainaren gainean. Memento berian, seme guehiena heldu zen ihizitic bere zakhurrekin: «Zer da beraz azantz hori? erraiten du sacre bat eguinez. Iduritcen zaut khantuz ari zieztela hemen eniz goizche arribatu naski. Erhotia zirea, ene aita?».
9. «Ez, ene semea, ez nuc hala, erreposto eman zien aita zaharrac. Eguiten badut hori boscarioz bethia nizalacoz duc. Ari guiten khantuz , eta urus guiten, ecen badiguc zerendaco. Nahi baduc ala ez, beharco duc ari kantuz hic ere, eta bozcariatu gurekin ceren eta hire anaya hil zena itzuli baita bizira. Berriz sorthu baliz bezala duc. Atzo galdia zian; egun huna non den berriz hatcemana».
L'Instituteur,
C. Larreincy
|
|