www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1212]

Canton d'Ustaritz

Commune d'Ahetze

Haür gastosa

 

        1. Guiçon batec ez cituen bi sémé baïcik. Gaztienac erran cion bere aïtari: «Dembora da éné nagusi içan nadin eta içan deçadan diru. Behar dut ahala içan hemendic gateco eta basterren ikhusteco. Parti çaçu çure onthasuna eta emadazu nic behar dudana. — Baï, éné séméa, erran çuen aïtac; nahi dukan beçala. Gaïsto bat haïz eta gaztigatua içanen haïz». Guero idekitzéarekin tireta bat, partitu çuen bere onthasuna eta eguin cituen bi çathi higualac.

        2. Egun gutiren buruan, seme tzarra guan cen herritic, fierraréna éguinez eta nihori adioric erran gabé. Trebescatu cituen haïnitz larré, oyhanac, arribérac, eta ethorri cen hiri handi batétarat, nun chahutu baïtzuen béré diru gucia. Çombeït hilabetheren buruan, saldu behar içan cituen bere arropac emasteki çahar bati eta bera muthil eman: igorri çuten landetarat han astoen eta idien çaintzeco.

        3. Orduan, ongui malhurus içan cen. Ez çuen guehiago oheric lo éguiteco gabas, ez eta ere suric hotz cenean berotzeco hotz eguiten cuenean. Hambertzétaraïno gosé cen boltaca nun yanen baitzituen gogotic cherriec yaten diuzten aça hosto eta fruitu usteldu hec; bainan nihorc ez cioten deusic ematen.

        4. Arratz batez, tripa hutsa utzi cuen bere burua erortzerat alkhi baten gaïnerat, behatuz leihotic arinki aïretan çabiltzan choriac. Guero ikhusi cituen aguertzen ceruan ilharguia eta içarrac eta erran çuen bere buruari nigarrez çagoelaric: Hantchet, éné aïtaren etchea bethea da muthilez çoinec baïtute ogui eta arno, arroltze eta gasna, nahi duten becembat. Dembora berean, ni, hiltzen ari naïz goseaz hemen.

        5. Eh bien, chutituco naïz, guanen naïz aïtaren kausitzerat eta erranen diot: «Eguin nuen bekhatu bat, çu utzi nahi içan cintudanéan. Hoben handia içan nuen, eta behar nauzu gaztigatu, badakit ongui. Ez neçaçula guehiago çure séméa déit, trata neçaçu çure muthiletaric azkena beçala. Içan nintzen hobendun, bainan sofritzen nuen çutaric urrun».

        6. Aïta bere baratzean cen, bere loreen arrosatzen akhabatzen hari cela: bisitatzen cituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikhusi çuenean ethortzen bidean béré séméa déna estalia icerdiz eta erhaütsez, çangua herrestatzen çuela, doydoya sinhetsi ahal içan çuen. Gualdeguin çuen bere buruari gastigatu behar othé çuen edo barkhatu behar cion... Azkénéan, nigarrac beguiétan, hedatu ciozkan besoac, eta yauzi eguiten zuelaric haren lepora eman cion musu handi bat.

        7. Guero yarraraci çuen béré séméa, déithu cituen béré yendeac éta aüçoac: «Nahi dut maïthatu lehen beçala, haür gaïchoa, erran cioten bildu ciren beçain laster. Içatu da aski gastigatua». Nihorc orai ez deçola eguin batere mehatchuric. Çatozte ikhusterat; ekhar çoçue berheala marapulis pollit bat, eçar çoçué erhaztun bat erhian eta çapata berri batzuec çangoetan. Hartzen ahalco tutzué éré oïlar batzu, ahaté batzu, eta ekhartzen chahal bat on hiltzeco: edanen dugu, yanen elgarrekin eta éguinen besta handi bat.

        8. Muthilec obéditu çuten béré nagusiari eta eçarri çuten dafaïla handi bat mahaïnean. Memento berean, anaya çaharrena itzultzen cen ihicitic bere çakhurrekin: «Cer da bada harrabots haü? oïhu eguin çuen arneguä çariola. Iduritzen çaït cantuz hari caïztela hemen; ez da goicegui itzul nadien. Erhoa çaré, éné aïta?».

        9. «Ez, éné séméa, ez naüc hala, ihardetsi çuen çaharrac. Eguiten badiat hori, eguiten diat ceren eta bainaïz loriaz bethea. Cantatzen diagu eta uros gaïtuc, ecen badiagu arroçoïnic aski. Nahi içan déçayan edo ez, beharco duc cantatu hic ere eta alegueratu gurekin, ceren eta hiré aneya hila cena pistu baïta. Sortzen baliz beçala duc: atzo galdua çuan, egun huna nun den khaüstua».

 

L'Instituteur public d'Ahetze,

J.Bte Marot

 

aurrekoa hurrengoa