|
[1337]
Canton de Saint Jean-Pied-de-Port
Commune de Jaxu
Haur prodigua
1. Guizon batek etzitien bi seme bezik. Gaztenak erraiten dizi bere aitari: «Ordu dizi izan nain neure nausi eta ukan dezan diru. Behar nuzu yuan ahal eta behaizit ikusi leku. Zati zazu zure huntasuna eta emanezazu nik beharduana. Ba, ene semia erraiten dizi aitak, nahi dukan bezala. Gaichto bat hiz eta gaztigatia izain hiz». Gero idokik tiranta bat, zatitzen dizi bere huntasuna eta egiten dizi bi parte berdin.
2. Egun bakar batzuin burian, seme gaichtua yuaiten duzu herritic eginez fierra, eta erran gabe adio nehori. Traversatzen dizi anhitz leku putzuzu, oyhanak, hur haundiak, eta yuaiten duzu hiri haundi batera, nun despendiatzen baitu bere sos guzia. Zombait ilhaitein burian, saldu beharthu zitzin bere philda zarrak emazte zahar bati eta accordathu zuzun muthil izaiteko: igortzen dizie alhorretat han zaintzeko astuak eta idiak.
3. Ordian izan zuzun biziki malhuros. Etzizin geyho oheik lo egiteko gauaz, ez ere suik berotzeko egiten zienian hotz. Zombait aldiz hain gose haundia zizin yanen baitzien untsa aza osto eta fruita usteldu urdek yaten duztenak; bainan nehok etziakozien deus emaiten.
4. Ats batez, tripa hutsa, utzi zuzun erortzea, alki baten gainea, so eginez leyhotik chorier zoinac hegaldatzen baitzien ahinki. Gero ikusi zizin agertzen zerian argizaria eta izarrak eta erraiten dizi nigarrez: Han, ene aitain etchia bethia duzu mutilez zoinek baitute ogia eta anua, arrultziak eta gasna nahi duten bezembat. Dembora berian ni hiltzen nuzu gosiaikin hemen.
5. Eh bien, nahi nuzu yeiki, yuain nuzu hatzemaitea neure aitain eta erranen, diakozut: Egin nizin bekatu bat nahi ukan zinthuanian zu utzi. Ukan nizin hoben haundia, eta behar nuzu gaztigatu, badakit untsa. Ez nezazula deita gueyho zure semia, trata nezazu zure muthil undarra bezala. Hobendun ninduzun, bainan peritzen ari ninduzun zutaik urrun.
6. Aita bere bahatzian zuzun, bere lilien ihiztatzen finitzen ari: bisitatzen zitzin sahar onduak eta mahasak. Ikusi zienian yiten bidiain gainian bere semia guzia estalia izerdiz eta erhautses, herrestan zangua, doy doya sinhetsi ahal zizin. Galdegin zizin behar zienez gaztigathu ala behar zienez barkathu. Enfin, nigarrak begietan, besuak luzathu ziazcotzun, eta erorik hain lephora emaiten diakozu pot gizen bat.
7. Gero yarrazten dizi bere semia, galdegitentzi bere yendiak eta auzuak: «Nahi dizit maitathu lehen bezala, gacho haurra, erraiten diezu bildu zien bezain laster. Aski gaztigatia izan duzu, ez dezakotela nehok geyho egin erreprotchurik. Zaurte ikustea; ekarrakozie behala palto poillit bat, ezarrakozie ehaztun bat ehian eta zapata berriak oinetan. Harthuko ahal thuziere, oillarrak, ahatiak, eta ekar ahatche bat huna hiltzeko; behar dizigu edan, yan elgarrekin eta egin besta haundi bat».
8. Mutilek obeditzen dizie beren nausiari eta ezartzen dizie tafailla eder bat mahiaren gainian. Memento berian, seme lehena, heldu zuzun ihizitik bere chakurrekin. «Zer da beraz azantz hau? oyhu egiten dizi yuamenthuka. Uste dizit kantatzen duzien hemen; ezduzu goizegi arrayin nain. Eho zirea, ene aita?».
9. «Ez, ene semia, eznuk hala, erresponditzen dizi zaharrak. Egiten badut hori, zeren alegrantziaz bethia bainiz. Kantatzen diau eta uroz gituk, zeren baitugu untsa zertaik. Hik nahik ala ez, beharko duk kantatu hik ere eta alegerathu gurekin, zeren hire anaya zoina hila baitzen arra itzuli baita bizirat. Sorthu balitz bezala duk: atzo galdia zian, egun horra arra-hatzemana».
L'Instituteur,
Jn. Pouchouhitéguy
(z) se prononce (s)
(s) se prononce (j)
Les (e) se prononcent (é)
(u) se prononce (ou)
(ai) se prononce (aï)
(au) (aü)
Lisez (naüsi) et non (nausi).
|
|