[1303]
Commune de Bunus
Canton d'Iholdy
Haur prodigua
1. Gizon batec etzitzin bi seme bezic. Gastenac eran zien aitari: «Ordu da izan nadin ene buriaz nausi eta ukhan dezadan dihuru. Behar dut juan ahal izan eta cartier ikhusi. Pharti zazu zure ontarsuna eta eman ezadazu ukhan behar dudana». Bai, ene semia, eraiten du aitac, nahukhan bezala. Gaichto bat hiz eta punitia izanen hiz. Gero sabalduz tiroir bat, phartitu zizin bere ontarsuna eta in zitzin bi phusca berdinac.
2. Zenbeit egunen ondotic, seme gachtua juan zuzun herritic, inez ascaraendaco eta eran gabe adioric nihorire. Tresbesatu zitzin anitz larre, oihan, uhaitz eta jin hiri handi batetala, nun despendiatu beitzien bere dihuru guzia. Zenbeit hilabeteren burian behar izan zitzin saldu bere aropac emaste zahar bati eta bere buria acordatu muthil izateco, igori zizien alhoretarat astuen eta idien zeintzera.
3. Orduan izan zen biziki maleus. Etzizin guehio oheric gauaz loiteco, ez eta suric berotseco hotz iten zienian. Zenbait aldiz hain zuzun gosia nun jaen beizitien cheriec jaten ditusten assa osto eta fruitu usteldu hec: bena nehoke etziacosien deuse emaiten.
4. Gau batez, sabela hutzic, utzi zizin bere buria erortsera cacheta baten gainera so iten zilaric leihotic choriac hegaldaca ahinki. Gero ikhusi zizin agertsen zerian argisaitia eta izarac eta nigarez eraiten du bere buriari: Hantchet, ene aitaren etchia bethia duzu sehiz sognec beitute ogi eta ano, aroltze eta gazna nahutena. Ber denboran, ni gosiac hiltzen nizi heben.
5. Eh bien jeikico nuzu, juanen nuzu aitaren hatsemaitea eta erain diot: Bekhatu bat in nizin zu kitatu nahi ukhan zintuanian. Ogen handia ukhan nizin eta behar nuzu punitu, baziakizut ontsa. Ez nezazula gehiago deitha sure semia, trata nezazu zure asken muthila bezala. Ogendun izan ninduzun bena sofritzen nizin zure ganic hurun.
6. Aita bere baratzian zuzun, bere lilien arosatzen finitzen ari: bisitatzen zitzin sagar onduac eta mahatsac. Ikhusi zienian jiten bidian gaignian bere semia oro izerdiz eta erhausez coucoutia, sangua herestan, etzizin casic chinhesten ahal. Galdatzen dizi bere buriari behar dienez phunitu ala barkhatu. Askenian, nigarac begietan, hedatsen diascotzu bezoac eta lephoa jausi itiarekin emaiten diacosu pot handi bat.
7. Gero jararazi zin bere semia ; oihu in zizin bere jender eta auzuer: «Nahi zit maitatu lehen bezala, haur gaichua, eraiten diezu bildiac izan zien bezan fite. Aski punitia izan duzu: orai nehoke etsacoziela erreprotchuric in. Zaurte ikhustera, ekhar acozie fite vesta pollit bat, ezar acozie ehaztun bat ehian eta zapata beriac zanguetan. Hartzen ahalco tuzie oillarac, ahatiac, eta ekhartzen aitche hiltzeco hun den bat. Edaen diizi, jain elgarekin eta inen besta handi bat».
8. Muthilec obeitu zizien beren nausiari eta ezari zizien dahailla eder bat mahagnaren gainian. Memento berian, seme gehiena heldu zuzun ihizitic bere chakhurekin. «Zer da ba azantz hau? oihu iten dizi juramentuca. Uste dizit cantatcen duzien heben, eztuzu goitchegi itsul nain. Ehotu zirea, ene aita».
9. Ez, ene semia, ez nuc ehotu, erepostu eman zizin aita zaharac. Hori iten badut, duc nizalacotz plazerez bethia. Cantatzen diau eta iruz gituc zeren beitugu zertaz. Hic nahi ala ez beharco duc cantatu hic ere eta alageratu gurekin, zeren hire anaia hil izan zena ara phistu beita. Sorthu baliz bezala duc: atzo galdia zian, egun hora ara atsemana.
L´Instituteur de Bunus,
Sagaspe
Notes
U se prononce comme ou.
J est mouillé.
Z doit se prononçer comme le s français.
S ne se prononce pas comme le s français.
E équivaut à l'é fermé, l'è ouvert n'existe pas en basque.
Les consonnes se prononçant très légèrement sont soulignées dans la traduction.
G se prononce gu, même devant e et i.
|