www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1250]

Dialecte Bas-Souletin

Commune de Mauléon

Haour prodigoua

 

        1. Gizon bátek ez zin bi séme baizik. Gazténak erran zin bere aïtári: «Ordu da ízan nadin ene naousi eta ukhen dezadan diharu. Behar dit hebentik jouan eta bazter ikhousi. Phart'itzazu zure hountarzunak eta emazut eni jíten zeitana. —Bai, ene semía, erran zin aiták, nahi dia bezala. Gachtakin bat hiz eta izanen hiz gaztigaturik». Gero, tieta bat zabal eta, phartitu zutin bere hountarzunak eta egin bi pharte bardin handi.

        2. Hantik guti egúnen burín, seme gachtoúa joúan zen herritik fierraren egitez eta adiorik erran gabe ihouri. Igaran zin hanitch larre, oihan, uhaitz eta heltu hiri handi batetara, noun bere diharia óro igorri beitzin. Zoumbeit hilabeteren burin behar úkhen zutin saldu bere arropak emazte zahar bati eta berak mithil jarri: igorri zien alhorretarat asto eta idi begiratzera.

        3. Ordin, hanitch malerous izan zen. Ez zin úkhen habóro oherik lo egiteko gaiaz ez eta ere súik berotzeko hotz egiten zinin. Zoumbait aldiz gosia haiñ zin handi noun jan beitzutukin aza osto eta frutu hirotu ourdek jaten dutien hetarik, bena nihourk ez zon deüsere emaïten.

        4. Gai batez, sabela hutsik, bere buria utzi zin erortera eskabela baten gañera, sogitén zutilarik leihotik tchorik hegaltatzen arhinki. Gero ikhousi zutin zelin argizagía eta izárrac eta bere buriari erran zin nigarrez: «hantche ene aitaren etchia betherik da mañataz, zouñek beitie ogi, ardoú, arráoutze eta gazna nahi dien bezaiñ beste. Ber demboran, ni gosez hiltzen niz heben».

        5. Arren jeikiko niz, jounen niz ene aitaren edireitera eta erranen dot: «Bekhatu bat egin nízun nouizetare utzi nahi ukhen beitzuntudan. Ukhen nizun ogen handia, eta behar naizu gastigatu, hori badakit ountsa. Ez nezazula deith haboro zure semia, trata nezazu zoure mithiletárik azkena bezala. Ogendant nunduzun, bena debeiatzen nunduzun zutarik hurrun».

        6. Aita bere baratzin zen bere lilien hourtatzen urhentzen: ikhertzen zutin sagartzik eta mahatsak. Ikousi zinin jiten biden gañen bere semia oro izerdiz eta erhaoutsez gorderik, zankhoua therrestan, kasik ézin sinhetsi zin. Galthégin zin bere buriari behar zínez gastigátu ála behar zónez pharkatu... Azkenín, nigarra begín, besouk hedatu zutín, eta besoúla jaauztiarekin pot handi bat eman zón.

        7. Géro jarerázi zín bere semía; deithu zutín bere mañaták eta aizoúak: «Nahi dit maithatu lehen bezala, gaicho haourra, erran zeen bildu zien bezaiñ sárri. Izan da aski gaztigaturik: ihourkerek orai eztezon égin arraprotchúrik. Zaizte hounen ikhoustera, ekhar ezozie berhála arrópa eijer bat, ezar ezozie erhaztún bat erhín eta oski berri eli bat houñetan. Ahal tukezie ere hartzen oillar eta ahate eli bat, eta erakharten ehaiteko houn den chahal bat, edanen eta janen dugu alkharrekin eta eginen besta handi bat».

        8. Mithilak behatu zien naousiari eta ezarri tahailla eder bat mahañaren gañen. Ordin berin, seme gehiena arrajiten zen ihizetik bere tchakhurrékin: «Zer da arren herots haoú? oíhu egin zín arneguz. Ouste dut khantatzen ari zidiela heben; ez da goïzégi útzul nádin. Erhotúric ziréia, ene áita?».

        9. «Ez, ene semía, enuk erhoturik, ihardetsi zin gizon zaharrak. Hori egíten diát boztarioz betherik beiniz. Khantátzen diágu eta irous gutuk, zeren beitúgu zertako. Nahi édo ez behar dukek khantátu hik ere, eta gourekin alagerátu, zéren hire anáie hil zéna arraphiztu beita. Doidóia zorthurik baliz bezála duk, átzo galdurik ziá, égun heben diágu arra edirénik».

 

Mauléon, le 5 janvier 1895

Goytino

 

        N.B. Cette traduction a été faite aussi exactement que possible dans le basque «bas-souletin», dialecte de la région de Mauléon.

        Toutes les lettres doivent se prononcer; elles ont à peu près toutes le même son que dans les mots français.

        La lettre g se prononce dur même devant i et e La lettre s a un son sifflant et gras, se rapprochant un peu du j.

        La lettre z a le son de l's dans le mot as.

 

aurrekoa hurrengoa