AIN URRUTI TA AIN URBIL
Ain urruti ta ain urbil.
Au izan den gure gurpil.
Ogei urte dizkiñagu
alkarren albo lanean.
Nik, ire gose biotzean.
Ik, nere egarri ixillean.
Begiratu niñan bildurrez beingoan.
Ik, bestera begiratu unan.
Begiratu idanan beste bein bildurrez.
Nik, jetxi nizkiñan begiak samiñez.
Ain urruti ta ain urbil.
Ogei urte onen ixil!
Intziri bat nik. Ik; gaxo al ago?
—Burua astun diñat. Ez diñat geiago.
Itzegin nai unan, baiña sorgin batek
alda ziñan ire itza:
—«Aidean lañoak zeudek».
Ain urruti ta ain urbil.
Orrek din gure biotza il!
|