 |
KRIXKITIN-KRAIXKITIN
Belenen sortu zaigu,
—krixkitin kraxkitin—
Jesustxo poxpolin.
Askatxoan etzanda,
larrosa zirudin.
Andre Mariak dauka,
—krixkitin kraxkitin—
jantzi txuri-udin.
Zoragarria dago
zeruko Erregin.
San Jose antxe dabil,
—krixkitin kraxkitin—
sua nai du egin,
Aurtxoa negu artan
otzitu ez dedin.
Asto-idiak arnaska,
—krixkitin kraxkitin—
berotzen alegin.
Aurrari nai diote
gozatu negu min.
Aingeruak aidean,
—krixkitin kraxkitin—
egan dabiltz arin.
Jesusi nai diote
kantuz lo eragin.
Artzaiak menditikan,
—krixkitin kraxkitin—
arkumetxoekin.
Soiñu ta dantza dute
txistu ta danbolin.
Erregeak dakarte,
—krixkitin kraxkitin—
izarra gaberdin,
ganbelu ta kutxetan
naikoa urrekin.
Guk ere jo ditzagun,
—krixkitin kraxkitin—
lapiko ta tupin.
Etxean zai daukagu
gaztaiña danbolin.
|
 |