www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EURIA

 

Aterkia teillatu,

euritan banoa;

oiñak lurrean goian

amesen ur-loa.

Aterkiz yasango det

euri-erasoa;

gogoak ezin uxa

barneko lañoa.

 

Zeru sapaian milla

txulo sortu dira;

andik millaka ari

datoz lur bustira.

Aterki au kaiola

da nere begira;

burni-ari bustiak

nere jira-bira.

 

Ala noa bizitzan

loturaz betea;

biotzaren lokarri,

gurari katea.

Nai ta ezin zabaldu

amesen atea;

nere baitan bai-dizut

gogo-espetxea.

 

Eguzkiak urra du

zeruko goibela.

Aterkia bituta,

argi det txapela.

Iges doakit gora

bulkoen txanela.

Amets egin det berriz

nere esku naizela!

 

aurrekoa hurrengoa