Lur berri billa Nemesio Etxaniz 1967 [liburua osorik RTF formatuan] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.
BAT ETA BI
Bat eta bi,
iru ta lau.
Amak uretan
sartu nau.
Bat ta bi, lau ta
beste bi, sei.
Amak etxetik
egin dit dei.
Sei ta lau, amar;
ta amar, ogei.
Nork kontu egin
lore auei?
Ogei bosteko,
eun zuzen.
Gure bildotxak
denak gizen.