ESNE SALTZAILLEA
Bidean zijoan pinpirin-pirin
esne-saltzaille liraiña,
esku batean ontzia...
Bazirudian panpiña.
—«Esne onekin txanpon mordoxka
bereala det egiña;
txanpon oiekin oillanda ta arrautz
eta antxume ariña.
Ardiak ere erosi eta
artilla saldu auzuan.
Ai, zenbat diru bilduko dedan
urte gutxiren buruan.
Nere diruen otsa zabaldu
bezin laster, inguruan
Errege-seme batek artuko
nau emaztetzat onduan».
Esne-saltzaille liraiñarekin
ametsak doaz bidean:
—«Erregin-etxe zoragarria
eskeiñiko dit dotean.
Morroi-neskame ta ainbat soiñeko
izango ditut etxean.
Nik baiño zori ederragorik
eztu izango iñork lurrean».
Pozaren pozez salto ta brinko,
asi da nexka gaixoa,
ta irrits egiñas lurrean ausi
zaio ontzi lurrezkoa:
—«Ai, nere oillanda ta ardi!
Ai, Erregin-soiñekoa!»
Orrela galdu oi-da munduan
ametsak jasotakoa.
|