 |
KWAI IBAI GAIÑEKO ZUBIA
Danga! Etxetik urruti.
Danga! Etsai-begipean,
Emen naukazu, maite,
zubi bat jaso nairik lanean.
Danga! Etxetik urruti.
Danga! Txistuka bidean,
zure begi gozoen
argia dedala biotzean.
Ai, ene maite, zu noiz ikusko
emen nabil ametsetan,
zure izena adituaz
basamortuko aide onetan.
Aisa dijoa Felisa.
Aisa, txoriaren gisa;
ta ni emen nazue
ikusi nairik aren geriza.
Aisa dijoa Felisa.
Aisa, txoriaren gisa.
Neskatx ori eztezu
nun-nai arkitu diteken ziza.
Ibaiko urak zubipean bera
itxas aldera dijoaz,
zure oroipen ametsetan
nere naigabeak gozatuaz.
Aisa dijoa Felisa.
Aisa, txoriaren gisa.
Pozik nuke biotza,
noizbait nerea izango balitza.
Aixa dijoa Pelixa.
Aixa, txoriaren gixa.
Batez ere sarritxo edaten
duanean anixa.
|
 |