www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OILLOTXO TXURIA

 

Oi, oillotxo txuria!

oillotxo jostuna!

Josi ta josi aren

lan egun astuna.

 

Norentzat ari zera,

oillotxo txuria?

Nere txitoarentzat

egiten jantzia.

 

Sasi artean dauka

egoa lotua.

Nork askatuko ote-du

ankatxo nastua?

 

Negar ta negar dago

malkotan urtua.

Malkotan gelditu da,

gaixoa, itxutua.

 

Nun da nere aria?

Nun det jostarratza?

Iñork ez du entzuten

aren dei garratza.

 

Zabiltza jira-bira

itzulinguruan;

arkituko dituzu

saskitxo onduan.

 

Itzul-inguru dabil

oillotxo txuria.

Txorabiotan galdu

bear du burua.

 

aurrekoa hurrengoa