 |
URRUTI NERE MENDITIK
Itzak aldatuak ditut
laugarren ahapalditik aurrera.
Lenengo iru ahapaldiak
Etxegarai-tar Karmelo jaunarenak dira.
Urruti nere menditik
juan nintzan dirutu nairik.
Urrutietan nere biotza
naigabez erdibiturik,
gelditu nintzan tristerik,
pake santua galdurik.
Nere biotza zegoen
Euskalerrian pentsatzen.
Egun guztian, gabaz orobat,
beti zitzaidan oroitzen,
zein gozo nintzan bizitzen
aurtxo nintzanean antxen.
Gogoan nuen etxea,
gaztain artean gordea.
Mendixka gañean agiri zan
erriko eliz maitea,
ta ango kanpantorrea,
ainbat oroitzez betea.
Ta gure etxeko atean
ama zotinka batean.
Nik aldeginda biotza miñez,
aitu zan negu beltzean:
aren ezurrak lurpean,
ta ni emen erbestean.
Berriro nere etxera,
etorri naiz ni ostera.
Etorri eta lenengo lana,
amaren Gurutzepera:
antxe otoi egitera,
lurra malkoz bustitzera.
O, mendi biotzekoa!
O, nere kabi txuloa!
Inguru guztiak egiten dit
ongi-etorri gozoa:
emen pozik jan taloa,
ta pakean egin loa.
Ez noa ni iñora, Jauna,
damu det len ala juana.
Soro, zelai ta baso auetan
daukat nere zoriona:
emen bezat nere lana,
nere bizi ta poz dana.
|
 |