 |
ANA!
Pasodoble aidea.
Ana! Auxe da lana!
Zu gabe gozagaitz zait dana:
jana eta edana
kaltegarri ditut, laztana.
Ana! Ana!
Usoak joan dira ego aldera,
Kabi berriren bat an billatzera,
maitasun galduak aztutzera.
Lañoak aizetan dabiltz
bide luzeak egiten:
biotz ixillen malkoak
ez ditu iñork jakiten.
Ana! Ana!
Negarrez urtu naiz dana,
illunari nago emana.
Atoz, ai, neregana:
atoz, bai, Ana.
|
 |