 |
KANPAITXOAK
Kantari ari dira
kanpaitxo biak;
kantari tilin-talan
torre txoriak.
Goiz eztaietan dagon
kanpantorriak,
gogoz xurgatzen ditu
argi izpiak.
Aingerutxoak beren
josta laguna,
zerura jaso dute.
—Poz da eguna—.
Izarrez josiko da
gabaz illuna;
zeruetara baita
gure kuttuna.
Lorea galduta utsik
seaska otza.
Aren alboan miñez
gure biotza.
Aur lapur eldu ziagu
gaur eriotza.
Amaren magalera
jetxi da izotza.
|
 |