 |
EIZTARIAK BIDEAN
Eiztariak bidean
zu jetxi zai daude,
zure ego txuriak
zulatzeko, maite.
Nere usategian
sar zaitzaden arte,
nere uso kuttuna
goitik ibil zaite.
Izarrak kiñuka
ditugu goietan,
maiteak biñaka
dirala bidetan:
maiteak biñaka
dirala bidetan,
izarrak kiñuka
zeletan.
Azala txuri dezu,
elurraren pare,
begi-ondoak berriz,
itxas urdin bare.
Zure biotza artzeko
bota nai det sare:
aspaldi jaso nizun
nerean aldare.
Izarrak kiñuka.
Laztan eskea dezu
matrail-txuloetan,
laztana lertzen dago
nere ezpañetan.
Etsaiak gal ez gaitzan
bere tentaketan,
zurekin bearko det
laster eztaietan.
Izarrak kiñuka.
Zure ezpain-loretan
erle izan nai nuke,
duten ezti guzia
xurgatzeko maite.
Zure gozoz betetzen
pozik niñuzuke,
beti zure morroe
dezun ezti-truke.
Izarrak kiñuka.
Zure beso-kakoak
estutu nazate:
oiek bitez neretzat
zoratzeko kate:
kartzela ortan itxi
neri leio ta ate,
zure besotan preso
nazazun il arte.
Izarrak kiñuka.
Burua zuritu zait
zure biotz-eske:
ala ere errukirik
ez didazu, maite,
Zeruetan biontzat
lekurik badaite,
maite bearko nazu
Jainkoa dan arte.
Izarrak kiñuka.
|
 |