www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OLERKIAK

 

        Euskaldunok bertsotarako beti izan degu alako zaletasun apur bat. Aspaldi asiak giñan lan onetan, baiña 1950-garren urte alderarte, ez nuan ezagutzen erderazko azkenengo olerkarien lanik. Konbentu zaar bateko kapellau nengoen aldi aretan; mendi aldean eta alako «bohemia» antzeko girotan.

        Ordukoak izan ziran, nere ustez, sortu zaizkidan olerkirik onentxoenak. Erderaz, Machado ta gerokoak irakurri berri nintzan. Juan Ramon, Alberti, Alexaindre, Gerardo Diego ta beste aien sasoikoen lanak, bertso libretan iritxi zutena erakutsi zidaten; eta orduan ekin nion Bertso libreak egiteari. Zer aterako ote zait era berri ontan?

        Lenengo nuertitz urratuak, Iparragirreri egin nizkion. Urretxun izan zan leiaketa batera bialdu nituan, (eztakit ze urte zan), eta bigarren saria eman zidaten sariketa aretan. Beste lan batengatik, (au lengo era zaarrera egiña), lenengo saria irtxi nuan, beste iru olerkarirekin batean. Lauron artean banatu zuten lenego sari ori.

        Gerora sortu ziran Donostia ta beste olerki askatuak. Xorta bat olerki gure ikastoletako aurrentzat ere ondu det. Or ikusiko dituzu.

        Mirande zuberoarra, Aita Xalbatore Mitxelena, Aita Xanti Onaindia eta Aurre-Apaiztar Balendin, izan nituan lenengo nere aldi aretan olerkari-lagun. Gerora gazte-sail ugaria sortu zaigu olerkari. Gure orduko «banguardismoak» jo ta pasa dituzte gazteok. Azkenengo, gure Arestik jo digu txitua. Eta gure gazteok, gizarte-gaia oso artua dute beren olerkietan.

        Aien ondoan, gure olerki auek, aide zaarregia izango dute norbaitentzat. Gabriel Zelaia ta Blas Oteroren alboan, oso lengoak gera. Ala ere, nik emen utzi nai izan det, nere alea. Euskerak aurrerago egiten badu, pozik artuko degu gerokoa ere.

 

aurrekoa hurrengoa