GOIZ ETA BERANDU
Gure izar biak lengoan
alkar jo zigutenan.
Nork zekin izar biak
nora joango diran?...
Ire izarra goraka zetorrenan.
Nerea, beraka zijoanan.
Eten den betiko gure begi-soka;
gure zillar-lorratzak
baziazen alkarri bizkarka.
Ta i... egun argi bi intzanan,
nre bide illa esnatzen.
Ta ni... antzi bi niñunan
amets galdu bat urratzen.
Zergatik etorri ote-nintzan
onen goizo bizi-maira?
Zergatik agertu intzanan
orren berandu lur-bazkaira?
Ai! ez euki bear ik
urte batzuk geiago!...
Ai! ez euki bear nik
batzuek gutxiago!...
|