www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREKATXO KANTARIA

 

Errekatxo kantari,

gulu gulu gulu;

aurtxoak inguruan

jostatu oi-degu.

 

Gulu gulu gulu gu,

gulu gulu gulu,

errekatxoak an du

bere zurru-murru.

 

Aurtxoak lore bana

dute eskuetan;

bildua inguruko

zelai ederretan.

 

Orra nil arros gorri,

orra nik lilia,

erreka jolasari

gogoz eskeiñia.

 

Ur lasterrarekin

doaz guziak...

larrosa gorri eta

lili txuriak.

 

Oa errekatxo,

lorez jantzia!

Ametsez bete dek

iri bizia.

 

Loretxoak —ai, ene!—

gulu gulu gulu...

uretan —ai, gaixoak!—

ondatu zaizkigu.

 

aurrekoa hurrengoa