GABON AIZE
Belenen Gabon aize.
Zeruko izarrak, aineruz nasi,
erretiro txarra dute.
—Pardel aundiok! Ordu auetan
nori kantatzen zaudete?
Izar txuriak, irri.
—Ez al zenekin lendikan ere
gure ibillien berri?
Mundua mundu danetik beti
izan gaituzu gautxori.
—Baiña Aingeruak nola?
—Gaur Jaungoikoak, lurrera jetxiz,
urratu du zeru-zola;
eta zerua zulo artatik
jarri da Aingeru daiola.
Zeruan ezta gau ta egunik,
an beti da Erromeri;
ordu guziak jai berrietan
gauzkate pozez kantari;
ta Aita Jainkoa mai zabalean
degu betiko bazkari.
Gaur Gabon aize lurrean
eta Jainkoak zabaldu digu
zerua Belen-aldean;
argatik zeru ta lurrekuok
jai degu gau-biotzean.
|