www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EKAITZA

 

Nai aña jolas

egin den nerekin.

I, nere katu;

ni, ire xagu.

Utzi, artu,

negar, poztu.

Gaur: «Ator!»

Biar: «Agur!»

Orain samur;

gero uxkur.

 

Gaur arte itxu

netxegonan, Mari:

ni, ire begietan;

i, besterenetan.

Biotzak dezaken

maitasun guzia,

igan ustu niñan.

Ik, nere biotza

esku-artean arturik,

irri ta parre,

biurritu idanan.

Ta biotz gaixoa

odol tanta gabe

elkor utzi didan.

 

Itxas asarreak

ur geldia astinduz,

zaldi bustiak

sortzen zekin.

Aien erasoz

ertzeko aitzak

apar zuriz jazten dizkin.

Ezten pakerik

zelai urdiñean;

zeru orru,

tximistak aidean

zorigaitza idazten din.

Ala naun ik gezur-itzez

zoratzeraiño irakin.

 

Maite galdaz sortu itunan

amaika olatu nastu.

Ur medietan iraulka beti,

galdu niñan nere zentzu.

 

Ta orain... itxas irakin ontan,

—ez ontzi ta ez erruki—,

bakar-bakarrik gelditu gaitun

burrukan, ekaitza ta ni!!!

 

aurrekoa hurrengoa