www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARGATIK

 

Eguzkitara zabaldutako

zapi urdin zan zerua

Izarraitztik Erniora.

Argia urrezko ogean,

etzatera zijoan

Keixeta aldera.

Argatik alkar

maite izan gendun

iñular girora.

 

Eguzkia odol zan

arrats malkoetan;

lañoak gorri ziran

argi zotiñetan.

Argatik gure biotzak

lenengo miña izan zuten

egun artan.

 

Zerua auts kolore

ego-aldetik;

argia zikin zetorren

zeru-sapaitik.

Argatik gure ametsak

lausotzen asi ziran

atsalde artatik.

 

Zerua goibel,

aizea naasi;

argia, ekaitz-bildur

joan zan igesi.

Argatik gure maite-usteak,

—zorion-azi—

gau aretan

ziran ausi!

 

aurrekoa hurrengoa