www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZERU-AZPIA

 

Ames-egunak igaro ziran antziña:

urtu zitzaigun

poz aien laño ariña.:

ezin zait aztu

zure oroipen samiña:

zurekin juan zan

bizitzeko atsegiña.

 

Negarrez dago poztu oi-zendun etxea:

gure maite itzak

entzun oi-zitun lorea,

ta biok pozik

egin oi gendun bidea.

Bai beltza dala

nere barruko illunpea.

 

Zu ziñan nere biotzeko Erregiña:

orain nigandik

betiko zera aldegiña.

Au da biotza

barruan lertzeko miña!

Obe nuan bai,

biok batera il bagiña!

 

Zeru azpia txulo argiz betetzen danean:

izar bakoitza

zeruko leio dala gabean:

maitea andik

zeletan dedan ustean,

gora begira

egon oi naiz goiz artean.

 

aurrekoa hurrengoa