KATALIN
Nork eraman du Katalin,
bere begi ederrakin?
Azkenbordara lagundu dio
auzoak negar batean,
olatu galdu batek bota zun
legorrera bart gabean,
itxas ertzeko aitzarte baten
jaso dute gaur goizean.
Erriko mutil jator guziak
zerakarten bizkarrean;
mutil guziak bizkarrean da
txandaka aldatuz bidean.
Nork eraman du Katalin,
udaberriko lorakin?
Auzoko biotz gazte guziak
maitez zituan irakin;
biotz guziak irakin baiña
bat besterik maite ezin.
Bat besterikan maite ezin eta
bera Itxaspeko Martin.
Baiña Martiñek maitasun aren
berririk etzuan jakin,
ta itxasoz aruntz, amesen billa,
erritik zigun aldegin.
Nork eraman du Katalin,
jostatzera izarrakin?
Itxas kanpotik kaio talde bat
garraxika dator arin;
ta ai ene, urruti ontzitxo baten
galdu da Itxaspeko Martin.
Neskatxa bati bere biotza
lertu zaio min arekin,
ta itxas-aurrera sartu da igari
deadarka: —Nun aiz, Martin—
Eta Martiñek erantzun dio
urpetik: —Ator, nerekin!
* * *
Abots aretxek eraman digu
illen errira Katalin!
|