AIN URRUTI TA AIN URBIL
Ain urruti ta ain urbil!
Au izan den gure gurpil.
Ogei urte dizkiñagu
alkarren albo lanean.
Nik, ire gose biotzean;
ik, nere egarri ixillean.
Begiratu niñan bildurez beingoan;
ik, bestera begiratu unan.
Begiratu idanan beste bein bildurrez;
nik, jetxi nizkiñan begiak samiñez.
Ain urruti ta ain urbil!
Ogei urte onen ixil!
Intziri bat nik. Ik: —«Gaixo al ago?»
—«Burua astun diñat. Ez diñat geiago».
Itzegi nai unan, baiña sorgin batek
alda ziñan ire itza: —«Aidean lañoak zeudek».
Ain urruti ta ain urbil!
Orrek din gure biotza il!
|