 |
AIETEKO ELIZAN
Aieteko elizan,
eta Azaroan,
biotz bi urtu dira
elkarte gozoan.
Uztarria badute
bizitza osoan.
Aieteko elizan
eta Azaroan.
Gurasoen ondotik
eten da kimua;
alabak utzi bear
amaren altzua.
Gaurko pozak berekin
du min izkutua.
Gurasoen ondotik
eten da kimua.
Zeruak goza beza
guzion biotza,
emarik-ezak utzi
digun min zorrotza;
ezin aztu baitegu
aren eriotza.
Zeruak goza beza
guzion biotza.
Seme-alaben poza,
bai dala aundia!
Biotz biren arnasak
mammitzen bizia,
zeruak sortutako
mirari argia.
Seme-alaben poza,
bai dala aundia.
Izarrak zeruetan
gabaz dute jaia;
maiteen loa zaitzen
dute bere eztaia.
Jaunak bedeinka beza
maite auen naia!
Izarrak zeruetan
gabaz dute jaia.
|
 |