www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EGUZKI ANAIA

 

Argia esna baño lenago

igo nai det gallurrera,

eguzkiari ate zabaltzen

nor dabillen ikustera.

Zaitu lenengo argi-aria,

ta aupa aren bizkarrera:

zaldizka aren gain gallurik-gallur,

arin egin ibillera,

ta urrezko izpi argi aretan

jetxi arru barrenera.

 

Gabaz mendiak oro beltz zeuden

aitzulo illun iduririk:

sasi ta iturri Basajaun beltzak

zeuzkan ziaro arturik.

Orain euzkiak millaka margoz

utzi ditu ederturik,

basarri txuriz, teillatu gorriz,

Zelai orlegiz jantzirik,

errekaldeko ostrope illuna

zeru urrez ziprizkindurik.

Euskalerriko ikurrin argiz

mundua ziprizkindurik.

 

Arratsaldera Euzki anaiak,

bide luzez aunatua,

mendi-gallurrei agur dagie

emanik azken-musua:

urretxiñolak bialdu dio

iñularreko doñua:

eliz-kanpaiak aidea urratuz

jo du Abemarikua.

Txapela jaurtiz oiu dagiot:

Agur, Jainkoaren sua!

 

aurrekoa hurrengoa