www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PANDERO ZARRA

 

Pandero zarraren otsak

alaitzen ditu biotzak,

alaitzen ditu biotzak,

gure gazte jendeari

kenduz dantzarako lotsak.

 

Begira, begira dantzari.

Begira soiñu joilleari.

Begira begi bietatik

darion negar malkoari.

 

Pandero zarra ta alboka,

biak ari gera joka,

biak ari gera joka.

Gazte jendeak or dauka

bere biotzen azoka.

        Begira, begira...

 

Pandero joille gaztea,

nun dezu adiskidea?

nun dezu adiskidea?

Joxeparekin dantzatzen

ari da lotsagabea.

        Begira, begira...

 

Pandero zarra jo ta jo

ez det entzuten geiago,

ez det entzuten geiago.

Ganbarako baztar baten

aztuta negarrez dago.

        Begira, begira...

 

Pandero zarra tarrantan,

katuak atzaparretan,

katuak atzaparretan,

urratuta utzi ditu

bart gabeko amarretan.

        Begira, begira...

 

aurrekoa hurrengoa