 |
MORO KATUA
Doñu zarra
Katu zar bat badegu,
Moro du izena:
burutik oñetaño
beltza da dena.
Baña beltzagoa du
ark bere barrena,
odol ordez du, noski,
zañetan edena,
katu gaiztoena,
zikoitz, maltzurrena:
beiratu zekena,
al dan okerrena.
Ondo egin ta gaizki
artzen duena.
Sagu eizean berriz,
tentelu zozoa:
laster artzen diote
danak zuloa.
Lukainka muturrari
begi ernegoa,
ura arrapatzeko
billa ixkintxoa:
beti txarra asmoa,
okerrerakoa:
ostutzen yaioa,
artako jaioa.
Amaika aldiz eraman
du urdai-txongoa.
Beti kuxkur maipean,
arin txonkatilla:
irikitzen badaki
tajuz matilla...
Gure sukalde ortan
bada iskanbilla:
an daramala aoan
katuak opilla!
Amamak itz milla,
eskuan makilla.
Ura ume-pilla!
Danak katu-billa.
Bera berriz gordetzen
a zer mutilla.
Amaika gizon bada,
Mororen antzera,
eginbearrekotan
oso atzera,
ezbearretan berriz
gogor jokaera:
oñak eta eskuak,
beti okerrera,
onik ez aukera,
ortan oso bera:
berandu oera,
iñoiz ez lanera.
Jairik-jai ibiltzeko,
alper-billera.
Laugarren ahapaldia bakarrik dezu nerea. Beste iru aurrekoak Jakakortajarena jaunarenak dira. Doñu zarra jarri diot.
|
 |