www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRU ALABA

 

        Rumba-aidea.

 

Iru alaba ditut; iru:

Maribel, Maribi, ta Marilu.

Iru alaba, txiruliru:

obe nuan etxe-bete diru. (bis)

 

Ai, Peru!

Alabak ez dira aingeru.

Ai, Peru!

Mutillak dituzte inguru.

Ai, Peru!

Laster naiz, txiruliruliru,

ez alaba ta ez diru.

 

Maribel ziaro itxutu da

senargai begi-bakar batekin.

Maribik naikoa lan badu,

artu dun gizon pardelarekin.

Marilu aseko da ongi,

bere senarraren jipoiekin.

Orra nere iru alaba,

bakoitza bere gurutzarekin.

 

Ai, Peru!

Alabak etziran aingeru.

Ai, Peru!

Ezkontza ez da beti zeru.

Ai, Peru!

Orra nola gelditu naizen,

ez alaba ta ez diru.

 

        BUKAERAN

Maribel, Maribi, Marilu,

        Peru!

 

aurrekoa hurrengoa