IPUIAK
Ipui sariketak, 1961-garrenurtean asi ziran. Donostiako Albiste ta Turismo Eralguntzak sortu zituan auek ere. Urte orretan sariketara iru ipui bialdu nituan; aurrenengo jartzen dizkitzudan irurak; eta lenengo saria Suge lana izenekoak irabazi zuan.
Urrengo urtean, 1962-garrenean, berriro beste iru ipui bialdu nituan sariketarako, ta Euria ari du izenekoak jaso zuan bigarren saria. Urte ontakoak, azkenengo iru ipuiak dituzu.
Aundientzako ipuiak dira, ikusiko dezun bezela. Auetan ere, sermoi kutsuak kendu nai izan nizkion euskerari. Gaiak gordintxuak dirala esan dezake norbaitek, baiña gaurko gazteentzat ez det uste nabarmenegiak diranik. Eta nik beti gazteak ditut gogoan, euskera gure ondorengoen mingaiñetan gerorako gelditu dedin.
|