 |
BIDE ERTZEKO BELARRA
Bidean ninjoala ikusi aut.
Ez iñudan gogoan.
Aldapan gora nentorela,
albora begira nian.
An engoan,
bide ertzeko belar bakan,
madarikapen mendean,
lur zapaldu elkorrean,
autsez zikindua.
Nork dik ire oroitzik?
Bidean dijoazenak,
ez ditek ire errukirik;
ezpaiditek aintzakotzat
ire bizi erkin ori.
Amaika aldiz nerau ere,
igaro izan auk albotik;
baiña gaur arte ez nauk oartu
ire etxe aurretik
nenbillenik.
Larre onetako ardiak
ez au bazkatu nai.
Badik oberik mendian,
ziripurdika ardi ta artzai
dijoazenean alai!
Ijito asto ezur-utsen bat,
baditekek ire gose;
baiña ura ere, ire bizia
urratzeke ezin dek ase.
Lore-biltzaillearen esku ordez,
erruki gabeko gurpil batek
zapalduko au destañez.
Etxerakoan biotz-ondoa,
astun nian ire miñez.
* * *
Nere erri gaixoa!
Belar bakan zikiñak,
badik ire antza.
Zapaldu induten su ta gar.
Zikin aute gezur d-dabar.
Arrazkero guk zenbat dantza!
Noan etxera! Illunak
mendi guzia arantza!
|
 |