www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

UMEZURTZA

 

Kale zokoan illun da gogor euria;

ate ondoan aur bat da otzak josia.

 

Umezurtxoak aterpe epelik iñun ez;

Aingerutxoa aren ondoan negarrez.

 

Ipar aizeak kale zokoan intziri;

euri ur tantak oiñazez malko itzuli.

 

Ama zerutik semetxoari begira:

—«Aingerutxu oi! Ekark semea zerura».

 

—«Aurtxo maitea, amarengana igo nai?»

Aurtxo gaixoak Aingeruari: —«Ene, bai».

 

Egan da egan zeruruntz Aingerutxoa.

Egan da egan, arekin ume gaixoa.

 

Zeru bidean izartxoak aiengana:

—«Bai ume ederra zerura gaur dijoana!»

 

Zeru atean ama laztana bien zai.

Seme kuttuna bere besotan artu nai.

 

                    * * *

 

Kale zokoan illun da gogor euria.

Ama-semeak goian betikozoria!

 

aurrekoa hurrengoa