www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ABESTIAK

 

        Amasei bat urte dira Kanta Kantari liburua argitaldu nuala. liburu arek, euskera kanta berrietan sartu nai izan zuan. Lenengo aldiz, euskal itzez jantziak agertu ziran pasodoble, fox, rumba, tango ta abar. Nere asmo ura kaltegarria iruditu zitzaien batzuei; baiña geroa, nere orduko asmoa ontzera etorri da. Gaur, gazte talde batek jaso du nere orduko lana ta kitarrez eta auspoz lagunduta, or atera zaizkigu Euskalerri osora, abesti berriak arrotzen.

        Abesti zaarrak ez ditugu baztartu nai. Aien balioa beti begien aurrean degu; baiña kanta berriak ere gure erriari bearrekoak zaizkio. Izkuntzak indartsu bizi nai badu, sail guziak artu bear ditu, zaarrak eta berriak. Bestela, euskerak artu nai ez duan lurra, erderak jago dio.

        Fubolean jokatzeak, eztu pelota jokoa galdu. Biak batera eraman ditezke aurrera. Onela kanta zaar eta berriak ere. Batak ez dio besteari kalterik egingo. Gazteak kanta ditzatela giro berriko abestiak ere, euskerazko itzekin. Beste errialdetan ere, jokaera ori bera ikusten degu.

        Kanta Kantari liburua agortu-zorian det. Ale batzuek besterik etzaizkit gelditzen. Orregatik, emen sartu dizkitzut, an eskeiñi nizkitzun 33 kanta. Arrazkero, beste 33 abesti sortuak nituan, eta guziak batera, or dijoazkitzu. Kanta itzazu euskal-giroa loditzeko!

 

aurrekoa hurrengoa