www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDABERRI ABESTIA

 

Udazkenean amets

dut nik Udaberri.

—Jo danbolin soiñua

ta bigundu gerri—

Berdeak itxaropen

mendi, baso erri.

 

Loreak irri dagi

bere kukulluan.

—Jo ta dantza, gazteok,

danbolin soiñuan—

Urak itxaropena

erreka puztuan.

 

Itxas aize eguna

gorantzika dator.

—Jo danbolin soiñua,

ta dantzatu gogor—

Lañoak urdiñean

itxaropen jator.

 

Dena da murmur gozo,

dena margo musker.

—Soiñu ta dantza, gazte,

bizitza bai eder!—

Itxaropen girotan

lore guziak ler.

 

Soiñu, usai, kolore,

elkarrekin eztai.

—Jo danbolin soiñua

ta eman dantza jai—

Irurak bildu dira

Itxaropen poz zai.

 

aurrekoa hurrengoa