www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN RAFAELEN JUANA AIZPARI

 

                        (Larogei urte bete zituan egunean)

 

Txori txiki politak

leioan kantari,

kontu txiki polit bat

esan dit gaur neri:

Kontutxo bat, kontutxo bi,

ez galdetu neri:

kontu ori galdetu,

txori txikiari.

 

Kanpaia dilin-dalan

egunsentiari,

mojatxo bat jaiki da

goizean kantari.

Mojatxo bat, mojatxo bi,

nor da gaurko ori?

Kontu ori galdetu

txori txikiari.

 

Lurrean pasa ditu

urteak larogei,

ta Konbentu barruan,

berrogetamasei.

Mojatxo bat, mojatxo bi.

Nor da gaurko ori?

Kontu ori galdetu

txori txikiari.

 

Sor Juana du izena,

abizena Lasa:

ezta ain motxa izan

onetxen arnasa.

Mojatxo bat, mojatxo bi,

Azkoitin amabi.

Esan dizut nik entzuna

txori txikiari.

 

Ikusi du erortzen

makiña bat orbel,

baña tentea dago

Aizpa San Rafael.

Nor dan ori? Zein dan ori?

Jakin dezu garbi:

orain ez ezer galdetu

txori txikiari.

 

San Rafael dezula

zeruko Patroia,

luza deizula Jaunak

gaur dezun sasoia.

Aingeru bat, Aingeru bi,

Rafael gidari:

zeruan sar zaitzala

abarka ta guzti.

 

aurrekoa hurrengoa