 |
BEGIAK MALKOETAN
Begiak malkoetan,
biotza zotiñez,
emen naukazu, maite,
zu ikusi eziñez.
Begiak malkoetan,
biotza zotiñez,
zure oroitzak nauka
biotzeko miñez.
Egunak luze dira,
gabak lorik gabe;
kezka larria daukat
nere biotz jabe.
Egunak luze dira,
gabak lorik gabe;
maitasunak egin nau
ni zure mirabe.
Itxasoko olatuak
zure galdez dira,
apar zuria dute
arro eguzkira.
Itxasoko olatuak
zure galdez dira;
nere burutapenak
zugana urrutira.
Ain minbera dituzu
biotzen zauriak!...
Ixillik lotzen zaitu
maite lokarriak.
Ain minbera dituzu
biotzen zauriak!...
Urrutitik aditzen
ditut intziriak.
Zapalduko dituzu
lur ez-ezagunak;
burutikan joango
zaikzitzu lagunak.
Zapalduko dituzu
lur ez-ezagunak;
baiña nik ezin aztu
gure maite-egunak.
Lurpean ustelduko
dira nere ezurrak;
elurrak zurituko
dizkigu gaillurrak.
Lurpean ustelduko
dira nere ezurrak;
baiña nun-nai jarraiko
dizu nere agurrak!
|
 |