www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lur berri billa
Nemesio Etxaniz
1967

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lur berri billa, Nemesio Etxaniz. Izarra, 1967.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GABON AMESAK

 

Elur zuria mara-mara mendi goian.

Elur zuria mara-mara gau guzian.

 

Aita San Josek estalpetxo bat nai luke.

Andre Maria, aren lagun atez-ate.

 

—Etxe onetan txokorik bai al dezute?

—Toki guziak bete zaizkigu. Zoazte.

 

Jose doneak bere biotza erdi bi.

Andre Mariak begi biak malko-iturri.

 

Senar-emazte doneak mendi aldera.

Aingeru onak arrituta aien begira.

 

Mendi aldean, aitzulo zar irikia.

Jainkoarentzat, ze nolako jauregia.

 

Askatxo bat du Jesusek bere seaska.

Asto ta idia aldamenean arnaska.

 

                    * * *

 

Elur zuria mara-mara mendi goian.

Elur zuria mara-mara gau guzian.

 

Ta Jesus onak seaskatzat arri otza?

Oge bigunen zale geranok, au lotsa!!

 

aurrekoa hurrengoa