EZTAI-GIRO
Artzai Oneko elizan eta
Otsaillaren biotzean,
bi lore gazte alkartu dira
kristau ezkontza legean.
Urra labiru labiru lena;
urra labiru labiru len.
Gaur sortu duten lokarri ori,
orain iñork ezin eten.
Senar berria Nikasio ta
emaztea Mari Jesus;
oien arteko eztai giroa,
ezin eros leike diruz.
Urra labiru labiru lena;
urra labiru labiru len.
Sorgiñak dabiltz aidean eta
aurren bat badegu aurten.
Negu erdian biotzak bero;
eztegu elur bildurrik.
Otzak ez die aurten galduko
ezkonberriei ezurrik.
Urra labiru labiru lena;
urra labiru labiru len.
Zeruak lagun dezaizuela
zorion ontan bizitzen.
Gaurko poz onek iraun dezala
zuentzat beti argitan;
biotzak maite-eztaietan da
seaskak, lore berritan.
Urra labiru labiru lena;
urra labiru labiru len.
Miretxu ala Xabiertxo bat...
Zein jaioko ote da lenen?
|