88.
Katua eta txorijak
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 26)
Itxirik katuak
etxeko bazter ta zurkuluak,
asmo gaiztuakaz bere aldetik
urten eban basora erritik.
Eguan kerizpian
urrengo ibarrian
sastegi baten ezkutaurik
Gaizto izan naiz makurturik.
Eguan auzpez
ilda balego legez
mausaz ta marroz entzuten
berreun bat txoritxuk egiten
zitubezan kantuak.
Begiraturik katu zartuak
—«Ai, bazengoze —diño— urrian
neure inguruan lurrian!
Baña, zelan nik ona erakarri?
Miaoka asiten banaz ni,
agur nire bazkarija!
Agur niretzat txorija!
Egotez gogait egin ebanian
ta uste onak galdu zituzanian,
ateraten dau burua.
Dirautse:—«Ederra da soñua».
Egiten ditu txaluak
balegoz legez gozatuak
bere belarrijak
entzunik soñu zoragarrijak.
Ikusirik txoritxuak bizartsua,
sarturik bijotzetan izua,
nai dabe igesa arin artu.
—«Txoritxu gizajuak,
ez zaiteze izan eruak.
Ez naz, ez, ni basakatua,
zuen arerijo ezagutua.
Ni naz erri barruan azija,
baketsu ta otzana guztija.
Erdube orain nire aurrera
soñularijen maisuari entzutera.
Nire soñuak ez dauka bardiñik,
zuen artian ez dago klarinik.
Bazare bada ain soñu zaliak,
zetarako ez izan gaur entzuliak?
Zozo txistuagaz naz bituko,
beste guztijok zare batuko
nire inguruan.
Ez da iñoz izan munduan,
ez basuetan,
ezda erregeen jauregijetan
onelako musikarik.
Ez, bada, euki ikararik.
Berba labanetan ziranak likatu
katu zarragana ziran urreratu
Ta euren kalte andijan
artu eben maisua erdijan.
Ateraten dau atzaparra katuak
bardinian erabilteko soñuak,
atrapetan dau zozua
egualako lodi ta mardua.
Sinisgatxa ta zurra
ez bazara batzuetan,
zabaldua dago gaiztuetan
berba laban ta guzurra.
|