www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eraskina

Azerija ta txarrija

 

(ms PA, 40)

 

        Eldu zan korta batera azeri bat, ta topau eban an belarluze edo txarri gizen ta mardua. Esaeutsan onek:

        —Zer darabilk emen lapur zital orrek? Iri guztiok deubee gorroto. Eizaan dabiltzanak, eruaten ditubazalako eurak ill gura jituben eperrak. Gurago juek ilako bat sei eper baño, egiten ditubazan kaltiak gaiti. Etxeetan ezin ikusi abee olluak atrapetan ditubazalako. Txakurrak urrinetik igarten jeutseek, botaten duan atsaz, urrian abillela. Asko ostu, ta beti argal, beste lapurrak legez. Ase ollakiz, bildotskiz, ta eperkiz, ta beti aragi txaarra egiten duala. Illten baabe bere ezabe ezertako gura. Ezdakusk barriz nire bizitza ona; jan ta lo ta nos bait urten ibiltera. Jatort neskatillia zukubaz, arta garaubaz, ta kastañakaz. Sabelpian ta lepo ganian niri igorzten oi dabill, ta bere poza da nik ondo jatia, gizen egitia; ta egun baten jan gura ezpadot, illunduten jako biotza, ta dino negarrez legez: «Jangarzutu da gure lauoñekua, ta jabilt eregau ta palagetan jan eragiteko».

        Esaeutsan azerijak:

        —Ah tontotzarra! Lo egik; gizendu adi. Maite jitubek ire odoloste, lukainka, gibel, bare, solomo, ta duan guztia. Ire urdai gozatubak urte guztian egon biarko jok egozten, kunzurrun ta solomuak sutan erreten. Jatorranian epallia, ta iru edo lau gizonek oratuta, sartuten deubanian ganibeta samati erraijetaraño, irrinzaka aguanian oñi ezin eraginda, esango dok: «O azeri zorionekua! Eta zeinbat dontsubagua asan ni baño! Orra zetara jo dabeen nire jan, lo ta bizitza onak».

 

aurrekoa hurrengoa