70.
Astua ta otsua
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 10)
Astua, bizkar azurrian
eukala zori txarrez zauri andija,
zan benetan ikuskizun negargarrija
beliak bertan esetsi eutsanian.
Alperra zan ostikadia
eta arrantza gogorrak emotia.
Astazaña dago begira barrez
ta belatzar gosestua atsegiñez.
Gauza entero txito errukarrija
astuari inok ez eukitia errukija.
Ekusan larpeti otsuak
zelango atsakabiak eukazan astuak;
astazañak beriaz ez errukirik
ez bela-txarra urristetarik
—«Zori gaistuan jaijua ni
bere eskupian banagi ipini!».
Au zinuan otsuak, ta ez dongaro.
Bada ondo aztertu ezkero
gizon gaistagin otsotubak
dagoz ipuin onetan sartubak.
Beti oneek bizi biar dabe ikaraz,
ez olganza, pozez, ez algaraz.
Astoa eta otsoa
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 8)
Astoak bizkarrezurrean
zeukan zori txarrez zauria:
zan ikuskizun negargarria
belatzarrak ekinzionean:
alperra ostikadea,
eta arrantza gogorrak egitea.
Astazaia begira dago farraz,
ta belea jaten aukeraz.
Gauza errukarria
astoaren ez egotea errukia!.
Ekusten zegoan larpetik otsoa
zein larri zerabilten astoa:
astazaiak bereaz ez errukirik,
ez belatxarrari iges erazoterik.
—«Zori gaiztokoa ni,
Bere eskupean banagi ipiñi».
Au zion otsoak, ta ez gaizki;
Bada ondo aztertu badidi
Gizon gaiztagiñ otsotuak
daude ipui onetan sartuak.
Beti bizi bear dute oek ikaraz;
ez jolasetan, ta algaraz..
Astua eta Otsua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 7)
Astuak bizkar azurrian
eukan zori txarrez zaurija.
Zan ikuskizun guztiz negargarrija
beliak bertan ekin eutsanian.
Alperra zan ostikadia
eta arrantza gogorrak egitia.
Astazaiña dagoka begira barrez
ta belatzar gosetija atsegiñez.
Gauza errukarrija
astuarentzat ez egotia errukija!.
Ikusten eguan larpetik otsua:
zelako estutasunian eguan astua.
Astazañak beriagaz ez errukirik,
ez bela zatarra lepotik kenduterik.
—«Zorigaiztokua ni,
bere eskupian banagi imiñi!».
Au ziñuan otsuak, ta ez gaizki.
Bada ondo aztertu badidi:
Gizon gaizkilla otsotubac
dagoz ipuin onetan sartubak.
Beti oneek bizi biar dabe ikaraz;
ez pozez, olguraz ta algaraz.
Bela gaiskin txikia, otso gaiskilla andia ta gizona
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto vizcaino, 22)
Astoak bizkar azurrean
eukan zori txarrez zauria.
Gauza zan, bai, negargarria
beleak ekin eutsanean.
Alper ostikadea
ta arrantza tzarrak egitea.
Asta-zaina (barrez) gozozko
ta belea yaten gogozko.
Asto errukarria!
Non jagok eure errukia?
Ikusten egoan otsoa
ze larri ebilen astoa:
astazainak errukirik ez
ta belea uxatu nai ez.
—«Zorionekoa ni
eskupean artu banagi!».
Au diño otsoak ez deungero
ze ondo ausnartu ezkero.
Gizon gaistagin otsotuak
dagoz ipuiñean sartuak;
beti bizi bear ikaraz,
ez gozoz ta bai bake txarraz.
|