Ipuin 56.a
Erroi arruarena
Erroitzar batek gatx-iritxirik bere balztasun ta ezaintasunari, artuzituban edertuteko asmuak ta jantzi zan ollaar mueta ederbati jausi jakozan lumaakaz. Lotsatu zan juatiaz lengo lagunen artera bere burubaz arroturik, ta etorten bajakon beste erroi lengo ezagun edo lagunen bat, erakusten eutseen bekoki astun ta arpegi mukerra, botaten bere zituban bere alboti.
—Nik bizi biardot —zinuan—, ollar eder, lagun barri egin ditudanakaz.
Ta juan zan oneen artera. Ollaar onelanguak urristauebeen euren arteti zirautsela:
—Ez daukak ik gure gauzarik luma geuri ostubak baño; begi, oin ta soñu gogaitkarrija lenguak ta euriak dituk. Ekarguzak geure lumok.
Ta kendu eutseezan indarrez. Lotsaari onetan barriro zantarturik ikusi zanian, juan zan erroi bere lengo lagunetara; baña oneek bere bota eben ordu gaistuan. Orduban esan eutsan len arrera txaarra izan eban erroi batek:
—Egon bainz eure tokijan eure lagunakaz, ta eure jatorriz ekarri ebana gorde izan gura beeu, ez intzan orain lotsaari onetan ikusiko.
Ipuin ederra ikasteko ez igoten biar eztan tokira. Zeinbat erroi, balz jaijo ta zurijegi agertu gura dabeenak! Zein gitxi, jazten dirianak eureen jaijotziari jagokan terzijo edo ereduban! Beian dagozanak gura dabee igon malla batzubetara. Mallen erdijan dagozanak dendatuten dira goi goiraño elduteko. Nor zein dan igarten ez da luma edo jantzijan. Baña ez da inor dan baño geijago, ta ateraten dana da balztasuna geijago ezagutu eragitia.
Ez igon geijegi
jatsi ez zaitian beeregi.
|