80.
Txakur bijak
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 14)
Txuri txakur salo ta azartubak
ezarri eutsazan bere agin zorroztubak
ariki mamiñari bere etxian
iñok ez ekusalako ustian.
Pinto txakurtzar saluaguak
entzun zituzanian urru soñuak
bajuako, ta dau aurkituten
ariki oña amorruz txikituten,
begi ezkel, agiñak odolduak,
urruka ta mosuak astinduak.
—«Zer da ori, Txuri zorigaistokua?
Ez al zara zu txakur etxekua?
A, bai! Ta zein eskerbagia
gure ugazabarentzat! Zeñek etxia
itxiten deuskun guri uste onez,
zaindu daigun gabaz eta egunez.
O etxegaltzallia!
Lapur andija zara, ez gordetzallia.
Ostuko zeuntzan ariki zatija?
Ez al da au izatia lapur andija?
Ogija deusku guri emoten,
ta gugaz da sarri olgetan ibilten.
Ostu deutsazu arikija
zeñegaz egingo eban bazkarija.
O esker txarreko ta sabel gaistokua!
Saldu dozu zeure ugazaba gizajua.
Itxi egijozu aragijari,
ta jan baga biurtu ugazabari.
Ez geijago zapaldu
beragaz dagijan bazkaldu.
Ni naz zure adiskidia,
urte askotan lagun maitia».
—«Ondo diñozu, Pinto leijala,
Egingo neuke nik beriala
zure esana, ez baneki
bakarrik diñozula kanpoti.
Itxiten badeutsat nik arikijari
ez al deutsazu zuk emongo sabelari?
Zetarako dira zure barriketak,
egin badituzu zeuk lapurretak
nik baño sarrijagotan?
Onegaz orain ni ondo nago».
Ordijari dirautsa ordijak
—«Ez dok biar orrelan moskortu,
ez ardaoz guztiz konkortu.
O ze egija andijak,
ta edozeñentzat argijak!
Irakaslak ipuiñ onetan
daukee ikasbidia:
Dago ondo irakastia
egitada zuzenetan.
|