 |
61.
Basauntza eta idijak
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 1)
Basauntza sasipian
lotan eguan artian
txakur usainlarijak
eginik zaunka andijak
beinguan dabe esnetan;
arik laster da abijetan
zer ete zan ikustera
ta ola ola esatera:
—«Txakurrak dira urrian,
baña nik arin onian
igesa dot artuko;
ez nabe, ez, atrapauko
oneek, ez eizarijak;
ditudaz begi argijak,
oñak guztiz arinak,
ta eurak aleginak
amorruz egina gaiti
bake gozoz bertati
artuko deutset aurria;
jatorriz dot adoria
oin me ta luzangetan,
beste alde guztietan
banaz bere koldarra
eta bildurti txatxarra».
Oneek esanda dua
abere oin luzekua
baserri-etxe batera
idi-kortan sartzera.
Alan, bada, eizarijak
ta txakur gogait karrijak
duaz ezer baga etxera
makal eta buruz bera.
Zan, bada, ikuskarrija
basauntzagaz idija
alkartsu berba egiten
ta gauza asko esaten.
Idi batek dirauntsa:
—«O, neure basauntza!
Nora zeure buruba
ta adarrez mallatuba
bildur baga dakarzu?
Zek, bada, zakaz zu
gizonen etxeetara?
Zuaz bai basuetara
emendi gesi batian;
mutillak datozanian
bedarra guri emotera,
aska au garbitutera,
nun zara zu sartuko?
Ta nora baztertuko?
Adar luze orreetan
ta emengo bazterretan
ezin zeunke bakia,
ez, ez, basaunz maitia.
Deutsut onez esaten:
ezpazara juaten
laster toki onetati
ez dot nik zu gaiti
zuriko bat emongo;
obeto zara egongo
beesi ta gurbisijetan,
txaraka edo gisatsetan».
—«Ez da orrelangorik
bazagoze ixillik
nigaz emen jazoko;
badakidaz basoko
estura ta arriskubak:
dabilzaz txakur uzubak
zaunkaz nire atzian;
gaur nik zorijonian
topau dot emen lekuba,
bestelan nintzan galduba.
Ez dot toki onetan,
ez bedar ekarletan
bildurraren apurrik;
egongo nas sarturik
emen orbel barruban
ixillik ta ezkutuban.
Gero bijar goxian
jagi ta argi abarrian
urteteko dot asmua;
ez nas orren zorua».
Basauntzak au esaten,
ta orra nun zara baten
dagozan sakatubak
orri eskuz kimatubak.
Alan kortara dua
mutiltzar etxekua;
basauntza laster orbeltzan
zan zana estalduzan.
Orrija emon, ta bertati
mutilla dua kortati;
alan morroe barrijak
bein banaan duaz guztijak
idijak ikustera,
oinpiak garbitutera.
Kortara juan bazirian
urteben arin onian.
Basauntza, txito pozik,
etzunda eguan tokitik
laster da jagiten,
pozak dau zoratuten.
Dino: —«O idi onak!
Ez nabe, ez, gizonak
ediro ni emen;
ez dago, bada, ezeren
bildurrik zer euki,
ederto ederto nago ni».
Idijak, bada, orduban
dirautsa: —«Ez beinguan
poztu gaur larregi,
daukaz bai eun begi
etxe onen jaubiak.
Gu bere beriak
gaitu, ta etorten
bada gaur gu ikusten
ai zure galduba!
Ez deutsu, ez, artua
emongo, ez orrija;
gaur zure odol gorrija
emen da erijongo,
ez da zuretzat egongo
errukiren apurrik,
zaitugu ikusiko illik».
Au eutsan esaten,
aurrez adierazoten
idijak basauntzari.
Baña onek bestiari
ez gura eutsan sinistu,
berian bai tematu.
Orra nun etxe-jaubia
bei ta idien zalia
kortara juaken
ze barri dan ikusten;
basauntz gaixua
orbelpera dua
bildurrez beterik,
arnasa ezin arturik.
Ugazaba etxekuak
eta eun begikuak
askia dau ikusten,
ta aserrez esaten:
—«Dago aska au loiturik,
amaraunez beterik;
nire mutil nagijak,
alpertzar lotijak
ez dabe begirik,
ez eta ardurarik.
Idijak txito argaldu
ta aragiz zimeldu
jataz aspaldijan;
ez dot, ez, neure aldijan
itaska eta toki
au alan nik ikusi».
Artutendau itxuskija
iminteko ondo garbija
kortako abe artia,
gustija zan erastia
autsa eta amarauna.
Alan, bada, etxe-jauna
dabil ler egiten;
baña alango baten
dakusaz adarrak;
an dira diadarrak:
—«Mutillak, aurra arin,
baago emen zeregin».
Bajuakoz kortara
ots eta diadarretara.
Basaunz orbelduba,
ikaraz obenduba,
dakuse jagiezinik,
alborunz etzinik.
Mutillak bere bertatik
jasota orbeltzatik
dabee amarretan,
ta imini kateetan.
Alan, errukibagarik,
isten dabe illik.
Oin luze arindunak
eta eun begi dunak
zer dabe erakusten?
Nok ez dau igarten!
Etxeko nagusijak
ditu begi argijak.
Basauntza arriskuban
ze buruk sartu eban?
Jangoikuaren begijetan
ez da ezer ezkutetan.
Beti gomuta gaitian
daukagula urrian.
|
 |