www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 28.a

Lurreko abere ta goietako egaztijena

 

        Jagi zan errierta edo gerra txito gogor bat lurrari eraatsita dagozan lau oñeko ta eguakaz goijetan dabiltzanen artian. Ez batzubek, ez bestiak, atzeratu ta txil egin gura eben. Nos bait artuten ebeen arnasa ta atserena. Onelango baten esan eban beregango saguzaarrak:

        —Lurrekook gure aldian andi ta eskergaak dira; gabiltzan gabiltzan guenian goituko gaitube edo garai ibilliko jakuz. Obe dot igarotia beeko lau oñekuen alde edo bandora.

        Ta alan igaro zan. Egunak igarota asi zirian barriro prestetan esetsi edo peliarako, ta egaztijai eldu jakeezan leenago eurakganatu ez zirian arranuak. Oneek beste egaztijakaz jatsi zirian esestera basaurde, leoe, katamotz, zezen ta beste lau oñeko senduenai. Arranuak egotzarren otsagaz sartuten eutseen ikaria, esesten deutsee gero lepoti piku gogorraz, zaurituten zituben; jausten zan lurrera odola. Beste batzubei ateraten eutseezan begijak, edo errenduten zituben atzeko oñetati ekinda. Entzuten zirian bazterretan zaldijen irrintzak, leoe ta zezenen orruak, basaurden urrumizak, txakurren ulubak, ta egin alak eginda ezin zituben, ez aginen, ez atzamarren artian atrapau arrano, miru ta beste egaztiak; zerren biar zanian igoten ebeen eguakaz gora, ta besteetan jaatsi esestera. Ikusi zirianian lurrekuak mankau, zauritu ta odoltuta, eskatu eben bakia, autortu ebeen ezin eukeela ezer egaztijakaz. Eskini eutseezan janaritzat errierta odoltsu atan illik urten ebenen aragijak, ta eginzan bakia. Egaztijak imini gura izan zituben legiakaz, ta eskatu eben saguzar dollor euren arteti iges eginda irago zana arerijuen aldera, ta emon jakon epaija, egaztijen batzaarrian, izan zan kendu ekijozala lumaak; billostu egijela, ez egijela saguzarrak aurrerakuan argitara urten, ibilli zitezala gabaz luma baga, billostuta. Alan oi dabilz, inok ezertako gura ez ditubala, guztien gorrotuan.

 

                        Ipuin onek dino:

                Bere odoleko edo adiskiden saltzallia,

                dala bere buru galtzallia.

 

aurrekoa hurrengoa