 |
Ipuin 38.a
Otso ta atxurlarijena
Otso bat jausi zan lakijuan, ta ikusi eben katigu eguala atxurlari batzuk. Urreratu jakozan, ta an zan batzuben agakadia, beste batzuben siñu egitia. Esan eutseen euren arteko batek:
—Gizonak, zetako da gatx egitia gatxik egiten ez dabenari? Atzeratu zituben makillak, itxi eutsen jo ta dongaro esatiari, errukitu zirian ta emon bere eutseen ogija jan egijan. Gaba elduta, juan zan bakotxa bere etxera gau atan illgo zalako ustiaz. Otso katigu eguanak urratu zituban lakijo edo katigarijuak ta egun gitxi barru osatu ta sendotu zan. Goguan erabillen egin eutseen bidebaga ta atsakabia: biurtuzan aserre bizijaz lengo soluetara, ta esetsi eutseen artzain ta atxurlari aetan egozan ta bere gatxgillai; batzuk itxi zituban illik ta beste batzuk dongaro zauriturik. Sartu jakeen bildurra erri aetakuai ta erregutu eutseen ez egijuela geiago gatxik. Erantzun eutseen parkatuko eutseela jo baño egin ez ebenai katigu eguanian; ta eukiko zitubala adiskidetzat beragaz errukitu zirianak ogija emonaz, edo bere bando berba egiñaz, baña goguango eutseela bizitzia kendu gura eutsenai.
Ipuin onek erakusten deusku errukior ta biotz bigunekuak izaten.
Edozeñi on egijozu,
nos bait damuko ez dozu.
|
 |